2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

Materia eta materialak praktikan!

Azkenaldian, "Materia eta materialak"naturako ikasgaian, ikertzaile lanetan aritu dira 5.mailakoak Izan ere, gelako lana laborategira eraman eta hipotesiak bota, praktikak egin eta ondorioak ateratzen ibili dira taldeka. Hona hemen egun hauetako zenbait momentu argazkitan:





















2017(e)ko martxoaren 20(a), astelehena

Aresketamendi: Energia berriztagarrien parkea.

Ostiralean Ikastetxeko 3.zikloko ikasle eta irakasleok Aresketamendi Parkean (Amurrio) izan ginen
Energia berriztagarrien Aresketamendi Parkea aireari, eguzkiari eta biomasari eskainita dago, 26 gailu energetikorekin, haurrek eta helduek euren kabuz probatzeko aukera izan dezaten. Amurriok, jasangarritasunaren aldeko bere apustu irmoaren baitan, “Aresketamendi” inguruneko zati bat eguzkiari, urari, haizeari, biomasari eta abarrei lotutako energia berriztagarriak modu didaktiko eta ludikoan transmititzeko leku bihurtu du.
Parkea aire zabaleko 22.600 m2-ko erakusketa-esparrua da; bertan, ia kilometro bateko espiral erako egurrezko pasabide batek parkeko eremu ezberdinetan sartzen gaitu eta horietan partaidetzarako gailu, makina, maketa eta panel ugari aurki daitezke, denak energia-iturri ezberdinekin erlazionatuak: ura, haizea, eguzkia, lurra,... garapen jasangarriak bultzatu nahi dituen energia-printzipioak transmititze aldera.
Eguraldi izugarria izan genuen gainera!








2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

IZAROKO ALTXORRA


Joan zen astean, 5.mailako ikasleak bisita berezi bat izan zuten. Izan ere, azken hilabeteetan irakurtzen dabiltzan "Izaroko altxorra" liburuaren idazlea, Iñaki Friera, etorri zen.

Ikasleek galdera mordoa egin zizkioten eta Iñakik, anekdota eta istoriotxoekin, banan-banan eman zien erantzuna.

Giro ederreko solasaldia izan genuen eta amaieran, sinadurak ere lortu genituen...besarkadak eta guzti!!