2018(e)ko azaroaren 7(a), asteazkena

ERREKA EGUNA


Urtero bezala, Erreka eguna ospatu dugu gaur 5. mailako ikasleok, baita Larramendi eta Laukarizeko ikasle batzuk ere. Egun honek, uraren erabilera arduratsuaz kontzientziatzeko eta gure Butroi ibaieko bazterrak garbitzeko aukera eman digu.

Lehenengo, ibaiko ur apur bat hartu eta esperimentu ezberdinak egin ditugu uraren PH-a, fosfatoak, tenperatura, kolorea eta nitratoak aztertzeko.



Ondoren, uraren zikloa, egunero kontsumitzen dugun ur kantitatea eta nekazaritzan ura ahalik eta gehien aprobetzatzeko ideia ezberdinak aztertzen ibili gara.


Azkenik, gehien gustatu zaigun ekintza egin dugu. Butroi ibaia garbitu!!! Hasieran ez genuen imajinatzen hainbeste zakar egongo zenik. Denbora gutxi egon bagara ere, zabor asko bildu dugu!



PRIMERAN PASATU DUGU GAUR! 
Eskerrik asko ere Andui Mendi Elkarteari!


2018(e)ko urriaren 29(a), astelehena

Euskaraldia Ander Elortegirekin


 

Euskaraldia gero eta hurbilago dugu eta gure ikasleek 16 urte baino gutxiago badituzte ere, euskarari bultzadatxo bat emateko beharrezkoak ditugu . Gaur, seigarren mailako ikasleak Mugire Txokoan izan gara Ander Elrotegirekin solasaldian. Ander, Mungiako euskaraldiko ' lehenengo hamaikako ' ko kidea eta eitb3-ko 3zpa4 saioko aurkezleetako bat da. Bere eskutik euskararen inguruko bizipen ezberdinak entzun ditugu eta gutariko bakoitzak gure hizkuntza aurrera ateratzeko egin dezakeena garrantzitsua dela gogorarazi digu. 
Hona hemen bertan ateratako argazki batzuk:








2018(e)ko urriaren 21(a), igandea

SANTILLANA DEL MARREKO ZOOA BISITATZERA

Urriaren 11an Santillana del Marreko zooa bisitatzera joan ginen.


Bidaia luze xamar bat eta gero, merezitako saria izan genuen: 3 taldetan banatuta eta 3 monitoreen azalpenak entzunez, 2 ordu eta erdiko iraupena izan zuen ibilbidea egin genuen.


Animalia ezberdinen ezaugarriak entzuten eta ikusten genituen bitartean, ingurumenaz gozatu genuen, beti ere eguraldiaren laguntzaz. Ikasleentzat momenturik dibertigarriena "orangutanen" partea izan zen, gure lagunen mugimendu akrobatikoak ikusiz.

Monitoreek emandako azalpenak egokiak izan ziren eta umeak gogtsu egon ziren. Eguerdian, indarrak berreskuratu eta gero, etxerako buelta lasaia izan genuen.


2018(e)ko urriaren 4(a), osteguna

Ongi etorri 2018-2019 ikasturtera



Kaixo guztioi, bagaude berriro bueltan!.
 Hirugarren zikloan talde berriak ditugu eta geure burua aurkeztera gatoz!



SORGINAK


ZEZENGORRIAK

GIZOTSOAK



ODEI/ORTZI





























2018(e)ko ekainaren 22(a), ostirala

Iritsi dira behingoz hainbeste itxarondako oporrak!




Urte guztiko lanaren ondoren, disfruta itzazue merezitako udako oporrak!

Eskerrik asko ikasturte honetan hain ikasle onak izateagatik!

GOZATU!








LH 5eko IKASLEAK ANTZERKIGINTZAN

Gaur, ekainaren 22an, LH 5eko ikasleek azken egunetan gaztelanian prestaturiko antzerkiak antzeztu dituzte.

Hona hemen momentu horren argazki-bilduma.


2018(e)ko maiatzaren 18(a), ostirala


KONTSUMOBIDE TAILERRAK
ADINGABEAK ETA MUGIKORRAK


Maiatzaren 17 eta 18an LH5eko ikasleek "Adingabe eta mugikorrak" izeneko ordu eta erdiko tailerra izan dute.
Gaur egun pil-pilean dagoen gaia da adingabe eta mugikorrena. Izan ere, gero eta adingabe gehiagok dute mugikorra eta honekin batera, teknologiaren munduan murgiltzeko aukera; aspektu positibo eta negatiboei dagokienez.

Gainera, ez dira jabetzen izan ditzaketen arriskuez. Beraz, tailer hau oso aproposa izan da guk planteatu ditugun helburuak aurrera eramateko. Batez ere, umeak kontzienteagoak izan daitezen.
Horrez gain, ikasleak beraiek ere, gustura eta interesez aritu dira ekintzetan parte hartzen.







2018(e)ko maiatzaren 16(a), asteazkena

OSASUN JAIA!!!

Gaur goizean LH 5eko ikasleak Matxin Plazara joan dira gurutze gorrikoen eskutik azalpenak jaso eta beraien ezagutzak zabaltzera. 

Gustura ibili dira zauriak nola sendatzen diren ikasten eta ambulantziaren funtzionamendua ezagutzen.

Gainera, azkenean, diplomatxo bat eman die gurutze gorriko langileek.

Hona hemen animotoa:


2018(e)ko maiatzaren 14(a), astelehena


TROKA 17-18

Maiatzaren 4an LH5eko ikasleak Trokara joan ziren egun-pasa.
Bertan bodyboard eta ginkana egin zituzten. Oso ondo pasatu zuten elkarrekin eta elkarren kontra lehiatzen.
Egia esan, irteera horretan ez zen irabazle bakarra egon. Guztiak atera ziren irabazle eta garaile; izan ere, guztientzako izan bait zen egun bikain eta zoragarria.
Hona hemen ostiral hartako bideoa.



IÑIGO ZUBEROGOITIA

Maiatzaren 11n LH5eko ikasleek Uriguen parkera egin zuten irteera. Bertan, Iñigo Zuberogoitiaren eskutik, landareei buruzko informazioa jaso zuten. Gustora aritu ziren biologoari galderak egiten eta beraien ezagutzak partekatzen.
Hona hemen argazkitxo batzuk.













2018(e)ko maiatzaren 7(a), astelehena




MaxOK

Maiatzaren 2 tik 4 ra Max Aterpetzean izan dira 6. mailako ikasleak MaxOK programarekin lanean. Egun horietan zehar ingelesez ikasi, jolastu eta ingelesez bizi izan dira. Hainbat ekintza eta tailer egin dituzte: txotxongilo antzerkiak, jolasak, abestiak, aurkezpenak, dantzak… Horrez gain, inguru haietako zenbait leku ere bisitatu ditugu; hala nola, Santander, Santillana Del Mar eta Altamirako Kobak.
Egun politak pasa ditugu eta ingelesarekin gozatu dugu elkarrekin!
Hona hemen egun horietako momentuen bilduma bat!





2018(e)ko martxoaren 15(a), osteguna



TARZAN

Martxoaren 14 eta 15ean 3.zikloko ikasleak Torrebillela kultur-etxera joan ziren, Tinko elkarteak eskainitako euskarazko TARZAN filma ikustera.

Ederto pasatu zuten!!!







2018(e)ko martxoaren 6(a), asteartea

AQUARIUMERA IRTEERA




DONOSTIAKO AQUARIUMERA IRTEERA

Joan den ostiralean, martxoaren 2an,  3.zikloko ikasleak Donostiara joan ziren, aquariuma ikustera. 

Donostiara sasoiz iritsi ginen eta denbora sobera genuenez, Aquariumera satu aurretik ibilbide txiki bat egin genuen paisaiaz gozatzeko. 

Aquariumean bertan, gida batek zuzenduriko bisita jaso genuen. Umeak gustura ibili ziren gidaren azalpenak entzuten eta galderak egiten.

Eguerdian, udaletxe aurreko plazan bazkaldu ostean, bertako kolunpioetan ibiltzeko edo elkarrekin jolas librean aritzeko aukera aparta izan zuten.

Egun bikaina izan zen!







2018(e)ko otsailaren 26(a), astelehena

DIETA OREKATUA

Askotan ez gara egunean zehar irensten ditugun elikagai guztien jakitun. Eguneko bost otorduez gain, orduz kanpo ere sarri jaten jarraitzen dugu. 
Era egokian egiten al dugu? Jaten duguna dieta orekatu kontsideratu genezake? 
Antzerako beste hainbat galderari erantzuna ematen saiatu gara DIETA gaiaren inguruan...eta bukaera emateko, sukaldari paperean sartu gara oraingoan! 
Horra hor 6.mailako ikasleek proposatutako menuak!    ON EGIN!



2018(e)ko otsailaren 21(a), asteazkena

AURRE-IHAUTERIAK


Ihauteri eguna otsailak 9an ospatu bagenuen ere, ikasleak aldez aurretik hasi ziren prestaketa lanetan. Materiala ekarri, artaziak hartu eta...martxan! diseinatzaile paperean sartu ziren.
Hor doakizkizue egun horietako zenbait argazki!





2018(e)ko otsailaren 16(a), ostirala

ETA HONELA HASI ZEN DENA...


Ostiralean inauteri giroan pasa genuen eguna Bentadesen! "Bentades historian..."  lelopean  denboran atzera egin genuen hirugarren zikloko ikasle eta irakasleok. Historiaurrera arte joan ginen hain zuzen. Urrun geratzen zitzaien ikasleei garai hau baina inauteriekin batera  aro honen etapa ezberdinak eta bakoitzaren ezaugarriak ikasi dituzte; beraiek hauen protagonista bihurtuz: Paleolitoa, Neolitoa eta Metal Aroa.

Honekin batera Harriketarrek ez zuten ekitaldia galdu nahi izan eta haien ezusteko bisita izan genuen tronkomobil, etxe eta guzti.




Hemen uzten dizkizuegu egun haretako zenbait argazki.
Espero dugu ikuskizunaz gozatu izana guk bezain beste.

2018(e)ko urtarrilaren 13(a), larunbata

LURRA ETA UNIBERTSOA



BENTADESKO PLANETARIOA


Lehenengo ebaluaketan zehar LURRA ETA UNIBERTSOA proiektua lantzen ibili ginen gizarte zientzien alorrean, LH 5eko ikasleekin. Proiektu honen azken urratsa maila baxuagoko ikasleen aurrean ahozko aurkezpenak egitea izan zen.

Eguzki-sistema beraien errealitatera hurbiltzeak hainbat abantaila izan ditu. Alde batetik, LH 5eko ikasleek edukiak hobeto ulertzea, barneratzea eta denboran zehar mantentzea egin du posible; bestetik, ikasle gazteagoen kasuan, kontzeptu hauekiko interesa piztea eta areagotzea egin du posible.

Esan beharra dago, ikasleren batek "solar system" eskatu ziola gure Olentzero maiteari eta nola ez, azken honek Bentadesko Planetarioa ezagutu ondoren, ez du zalantzarik izan oparia ekartzeko.

Argazki gehiago galerian.

Jon Kerman, Markel L., Itxasne, Enaitz eta Unax B.

Andoni, Maria Camila, Elene, Mikel eta Eneko