2017(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna

Nahiz eta euria egin, gure taldeek, ingelesaz gozatu dute berriro ere eta emaitzak oso onak izan dira. Hona hemen irudi batzuk:





Gaur arrstaldean Altamira Kobazuloaren museoa bisitatzera goaz, kalitate handiko kobaren maketa ikustera. 



2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

MaxOK 2017!

Modu eraikitzailean begiratu diogu ingelesaren egoerari, aurrera egiteko moduan, freskotasunez eta dinamikotasunez. Gure 6. mailako ikasleek hiru egun zoragarri igaroko dituzte atzerriko hizkuntza hau oinarritzat harturik.:)

Nahiz eta eguraldiak lagundu ez, gureak pozkik eta lanean dabiltza! Ez gaitu eurik geldituko.


2017(e)ko maiatzaren 2(a), asteartea

Oker (Oddball).

Apirilaren 27an, Torrebillela aretoan izan ginen Oker filma ikusten. Ikasleek ondo pasatzeaz aparte, gure ustez, asko ikasi zuten, batez ere, animaliekiko begirunearen inguruan.

Etengabeko azeri-erasoek ixteko arriskuan jarri dute Australia hegoaldeko herrixka bateko erakarpen turistiko nagusia-Pinguino Txikien uharte bat-. Oiloak hazten dituen baserritar xelebre batek bilobarekin bat egin du eta pinguinoak salbatzeko metodo bitxia jarri du martxan... aitonaren artzain-txakur bihurri eta bazter-nahaslea. Benetako istorio batean oinarritutako filma.