2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

Azukre tailerra

Atzo,abenduak 14, 5.mailakoek Agenda 21ek antolatutako "Azukre" tailerrean hartu zuten parte. Bertan, azukreari buruzko zenbait datu eman zizkieten. Hala nola, azukrearen jatorri ezberdinak, kontsumitzen ditugun elikagaiek duten azukre kopurua edota egunero gorputzean sartu beharko genukeen azukre kantitate gomendagarria. Azken datu hau...harritzekoa!!Kontuz azukrearekin!

2016(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena

BENTADES MASTER CHEF JUNIOR

Proiektuen garapen eta ebazpenean oinarritutako metodoetaz hitz egiten dugunean hezkuntzaren ikuspegi konstruktibista bati buruz ari gara non ikasleek euren ikaskuntza prozesuen gaineko ardura hartzen duten eta, era berean, egoera errealetan oinarritutako atazen ebazpenerako euren ezagutzak eta trebetasunak jokoan ipintzen dituzten. Metodologia aktiboak, ikaskuntza kooperatiboan oinarrituak (ondo garatzen badira behintzat) eta adimen anitzen garapena bilatzen dutenak.