2017(e)ko abenduaren 3(a), igandea


GAU ETA EGUN, EUSKARA BETI LAGUN

Guk hizkuntza asko izan ditzakegu baina euskarak gu bakarrik gaitu!!!

Euskararen nazioarteko eguna abenduaren 3an ospatzen dugun arren, ez dugu ahaztu behar euskarak 365 egun dituela. Goazen bada euskaldun egiten gaituen hizkuntza eder horrekin egunero jostatzera!!

Bestadestarrok jakin badakigu hori eta egunero-egunero saiatzen gara geurea den hizkuntza hori mihi puntan dantzatzen. 

Atzo, abenduaren 1ean, hainbat ekitaldi izan genituen; besteak beste, Matxin pirataren etorrera, euskal kanta eta dantzak, herri kirolak, zanpantzarrak, bertsoak eta txistorra jana.

Ikasleek ezin hobeto pasatu zuten egun berezi honetan eta dudarik gabe, datorren urtean errepikatzeko asmoa daukagu. Bitarte honetan, euskaraz bizi. Gure nahia, saiatu ezkero, ez da zaila.

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA


Aurton ere Bentades Ikastetxeko ikasle eta irakasleok eraso matxistaren aurkako aldarrikapena egin genuen joan den azaroaren 24an, EIANEren bezperan. 

Egun horretarako, 3.zikloko ikasleek hainbat ekintza prestatu zituzten. 5.mailakoek "Gaur da eguna" abestiarekin antzezpen eder eta hunkigarria prestatu zuten; 6.mailakoek, berriz, erasoen aurkako bertso sakonak bota zituzten. Horrez gain, guztien artean "Enteratu zaitez, erasorik ez!!" kartela burutu zuten. 




2017(e)ko urriaren 17(a), asteartea

MADARIAGA DORRETXEA


Egun itzela igaro dute gaur 6. mailako ikasleek! Urdaibain kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentrua bisitatzeko aukera izan dute.

Madariaga Dorretxean sartu eta Biodibertsitatea zer den, zer onura dituen edota nola bermatu daitekeen ikasi dute. Barrukaldea ikusi ondoren, padurara jaizteko aukera izan dute, baita hegaztiak kataloxekin ikusteko ere.

Eguerdi aldera, bazkaltzera bueltatu dira Dorretxera eta bertako zelai eta jolasetan ondo pasatu dute. Eguraldiak ere asko lagundu du horretan!












2017(e)ko urriaren 4(a), asteazkena

MADARIAGA DORRETXERA IRTEERA


Euskadiko biodibertsitate zentrua

Gaur, urriaren 4an, LH 5eko neska-mutilekin Urdaibain kokatuta dagoen Madariaga Dorretxera joan gara.

Ikasleek itzel pasatzeaz gain, ikasgelan barneratutako edukiak sakontzeko aukera paregabea izan dute.

Hasteko, museoa bisitatu dugu; ondoren paduretan zehar ibilbidetxo bat egin dugu eta bertako hegazti migratzaileak ikusi ahal izan ditugu.

Bazkaldu ostean, labirintoaz eta kolunpioetaz gozatu dute. Umeen aurpegiak zoriontasunez beterikoak izan dira. Primeran pasatu dute.

Eguraldiak ere lagundu digu. Zerua oskarbi egon da eta tenperatura ezin hobea egin du.

Zer gehiago eska genezake?


2017(e)ko irailaren 21(a), osteguna

MUGIKORTASUNAREN EGUNA

Gaur, irailaren 21ean, Mungian autorik gabeko eguna ospatu dugu.

Andui elkartekoen laguntzaz ibilaldi bat egin ostean, Matxin Plazan elkartu gara Mungiako beste ikastetxe batzuekin. Bertan, bertoko produktuekin egindako hamaiketakoa hartu ondoren, alkatearen hitzalditxoa entzun dugu. Hamaiketako gozo horren digestioa errazteko, enparantzatik hasita eta ikastetxeraino, beste ibilbidetxo bat burutu dugu.

Ikasleak pozarren eman dute paseoa. Eguraldiak ere lagundu digu.

Ederto pasatu dugu!!!

Sorginak

Zezengorriak

Gizotsoak

Odei/Ortzi


Argazki gehiago galerian.

2017(e)ko irailaren 15(a), ostirala


2017/2018 IKASTURTEA

Udako oporrak bukatu eta ikasturte berriari hasiera eman diogu.

Batzuk gogotsu hasi dira eta beste batzuk gogotsuago. Horrek pozez eta ilusioz betetzen gaitu irakasleok.

Esan beharra dago, 3.zikloko maisu-maistrak gure ezagutzak transmititzeko irrikitan gaudela eta espero dugu, ikasle zareten aldetik, hori aprobetxatzea zuon jakinduria zabaltzeko; beti ere, ondo pasatuz eta elkarrekin dibertituz.

Eskerrik asko ikasleak,

Hirugarren zikloko irakasleak.

2017(e)ko ekainaren 22(a), osteguna

ANTZEZTEN!

Ikasturteari amaiera artistikoa eman die 5.mailako ikasleek. Aurkezle, sendagile, jeinu, agure zahar...bilakatu dira momenturako, antzerki lanetan ibili baitira azken egunetan."Los tres deseos", "El doctor Cabrera se marea" eta "Los tres cirujanos" antzezlan komikoak prestatu dituzte, gelan beraien artean aurkezteko.




















MAKINA SINPLEAK

2016/17 ikasturtea lanean bukatu dute 5.mailakoek. Naturako ikasgaian, "Makina sinpleak" gaian, irudimena eta trebetasuna martxan jarri dute ikasleek: makina sinple bat sortuz! Horra hor irudi batzuk!






                               












"OSASUN JAIA"

Gaur 5. mailakoak irteera txiki bat egin dute Mungiko plazara. Bertan Gurutze Gorriko bolondres talde batek Lehen Sorospenen inguruan zenbait datu garrantzitsu eman dizkie, BBB-a nola egin (Bihotz-birikietako bizkortzea) edota zauriak nola sendatu, besteak beste. Horrez gain, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ere izan dute. Horra hor irudi batzuk!