2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea

IHAUTERIAK 2016

Pasa den otsailaren 5ean Bentades Ikastetxean ihauteriak ospatu genituen.

Aurton, ikastetxe osoa gai baten inguruan mozorrotu gara: IPUINAK.
3.zikloko ikasleak eta tutoreak "Peter Pan" ipuinean agertzen diren pertsonaietaz jantzi ginen. Beraien artean Peter Pan, Txintxirrin, piratak, ume galduak eta Garfio kapitaina.

Egun horretarako prestatutako emanaldian dantza eta antzerkia izan ziren ikusgai.

Bai ikasle eta bai irakasleok primeran pasatu genuen.

Hona hemen argazki batzuk.
Laster izango dituzue ikusgai argazki gehiago.


Izaskun kapitaina ume galduak zuzentzen.


Edurtzeta kapitaina tripulazioa bideratzen.

Eneko kapitaina garfio zorrotzarekin agurtzen.

Ane kapitaina egoera ikuskatzen.

Gure Peter Pan-ak empanata   ; )



2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena

MADDIREN BISITA

Joan den ostegunean, otsailaren 11n, ezusteko bisita izan genuen Bentades Ikastetxean. Maddi, etorkizuneko abeslari ospetsua, eta bere laguntzaile Maritxuri izan genituen gure artean.

Agenda 21 proiektuarekin bat eginda, Maddik eta Maritxurik elikadura osasuntsuaren garrantzia gogoratu zien ikasle eta irakasleei. Honez gain, hurrengo erronka ere proposatu zien: bertoko haziez egindako marakak sortzea.

Honela bada, ekin diezaiogun geure euskal marakak sortzeko haziak biltzeari!!