2015(e)ko azaroaren 13(a), ostirala

Proiektuetan Oinarritutako Ikasketa

Hezkuntza helburu ezberdinak lantzen dira proiektuen bidez eta modu honetan oinarrizko konpetentziak lantzea bultzatzen da modu eraginkor eta elkar harremanean.

5.mailako ikasleek poster batzuk sortu dituzte Gizakia eta Osasuna izena duen unitatea lantzeko. Nutrizio funtzio eta aparatu ezberdinak landu dituzte. Hona hemen prozesua eta emaitzak.








2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

ERREKA EGUNA

Joan den urriaren 15ean, 6. mailako ikasleak beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera, erreka eguna ospatu zuten. Horretarako, udaletxeko Agenda 21ek proposatutako ekintzetan hartu zuten parte.



MADARIAGA DORRETXEA - URDAIBAI

Hirugarren zikloko ikasleak, Madariaga Dorretxera joan ziren urriaren 9an. Horretaz aparte, eta bertako parajeak aprobetxatuz, ibilbide bat egin zuten bertako fauna eta landeredia aztertzeko.



2015(e)ko irailaren 22(a), asteartea

"AUTO BAKO EGUNA"

Gaur, irailak 22, "Auto Bako Eguna" ospatu dugu.
Mungialdeko beste ikastetxe batzuetako ikasleekin elkartu gara, ekintza ezberdinen bidez, gure ohiturak zentzuzkoak eta osasungarriagoak egitea geure esku dagoela aldarrikatzeko.

2015(e)ko irailaren 16(a), asteazkena

GURE BLOGA BERRIRO ERE MARTXAN

Udazkenarekin batera hasi da, berriro ere, 3.zikloko bloga martxan.
Iritsi da lanari gogotsu ekiteko garaia.
Animo txikis!!!

2015(e)ko ekainaren 26(a), ostirala

UDAKO OPORRAK!!!!!!!!!!!!!




Iritsi dira azkenean hainbeste itxaron ditugun udako oporrak!!!!!
Orain liburuak alde batera utzi eta eguzkiaz, hondartzaz eta festetaz gozatzeko ordua iritsi zaigu ikasle, guraso eta irakasle guztioi.
Besterik barik........
ONDO PASA!!!!!!!



Irailean ikusiko gara berriz ere.