2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna

SANTILLANA DEL MAR (ZOO)

Urriaren 10ean 3.zikloko ikasleek "Santillana del Mar" zoora egun osoko irteera egin zuten.

2 orduko iraupena izan zuen ibilbide dibertigarria egin zuten zooan zehar, monitoreen azalpenak jasoz.

Ikasleak gustura ibili ziren animali ezberdinak ikusten eta beraiei buruzko azalpenak entzuten. Horrela, hobeto ulertu ahal izan zituzten, batetik animalien ezaugarriak eta portaerak, eta bestetik, beraiei buruko anekdotak.

Umeek gogotsu hartu zuten parte uneoro. Ikasleoi ere, irteera oso egokia iruditu zitzaigun, monitoreen azalpenak guztiz egokiak izan zirelako ikasleen adinerako.














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina